Posts Tagged: mapping party


18
Jan 10

JOSM ikastaroa Eibarren

Datorren ostirala honetan JOSM tailerra egingo dugu Tagzaniaren bulegoan. Zergatik etorri? JOSM erabiltzen ikastea nahi baduzu, instalatzeko laguntza behar baduzu edota OpenStreetMap-en gabiltzan gainerako pertsonak ezagutzea nahi baduzu. Ekarri zure eramangarria eta JOSM instalatzen lagunduko dizugu!

  • Noiz: Urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

Eman izena beheko formularioan:


10
Dec 09

Mapa-jaia Donostian

Gure mapa-jai egitaraua ez dugu geratzerik nahi, oraindik leku asko jarri behar ditugu mapan eta erabiltzaile berriak erakarri nahi ditugu OSMra.

Hurrengo mapa-jaia Donostian egingo dugu:

  • Data: abenduak 19, larunbata
  • Ordua: goizeko 10:30
  • Lekua: Miramongo Bic Berrilanen bulegoa

Bilkura hau hasiberriei zuzendua dago gehienbat, OSM zer den, zergatik sustatu nahi dugun eta nola editatzen den erakutsiko dugu.

Izen-emateak eta informazio guztia hemen aurki dezakezu (hala ere, ez da beharrezkoa hor izena ematea).

Animatu zaitez OSM ezagutzera!


4
Dec 09

OpenStreetMap BBTGasteizen

Atzo Gari eta Dani Gasteizen izan ziren OSMren berri ematen. Aurkezpen hitzaldi bat izan zen mapa-jai bat baino gehiago. Hona hemen erabilitako aurkezpenak (OSMren inguruan lehena eta bigarrena JOSM editoreaz):

Material hau euskaraz badago ere, jardunaldia gazteleraz antolatua zegoen. Hemen material eta lotura interesgarriak:


1
Dec 09

Arrasate eta Getxo mapeatzen

Aurreko astearen bukaeran bi mapa-jai genituen agendan, ostegunean Arrasaten eta larunbatean Getxon. Biekin oso gustura egoteko arrazoiak dauzkagu, gerturatu jendeagatik zein mapan egindako hobekuntzengatik. Horregatik, hasieratik eman nahi dizkiegu eskerrak Arrasateko Gazte bulegoa eta Ukberri.net-i OSM beren herrietan ezagutzera emateko aukeragatik.

Arrasate mapeatzen

Bilkura polita antolatu zigun Arrasaten Patxi Gaztelumendik. OSM zer zen azaldu, herritik buelta bat eman eta edizio tailerra egin genuen ondoren. Herriko mapa hobetzeko udalak emandako planoak izan genituen, aparteko laguntza dudarik gabe (mapa liberatze bidean jarri dute, laster emango dituzte argibide gehiago).

Ondorengo irudietan Arrasateko mapa nola zegoen:

eta hemen berriz mapalarien lanaren ostean nola dagoen:

Hemen beste bi irudi konparaketak egiten (lehenago eta ondoren). Izugarrizko lana egin dute, zorionak guztioi!

UKblogak jardunaldia, Getxo

Larunbatekoa ere jardunaldi polita. Mapez gain Interneten irratia eta zuzeneko bideoa nola egin daitekeen azaldu ziguten Patxik berak eta Gorka JulioGalder Gonzalez bikoteak. Hona hemen mapan egindako hobekuntzaren adierazlea (irudia garaiera gehiegitik atera genuen, lastima):

eta ondoren:

Ikusi Getxoko mapa nola geratu den.

Erabiltzaile hauei esker, Arrasate eta Getxo ez dira gaizki mapeatuta bezala agertuko Euskal Herriko maparen egoeraren bertsio berria egiten dugunean.


2
Nov 09

Zornotzako mapa hobetzen

OpenStreetMap-en Zornotzako mapa hobetzen jardun genuen hainbat mapazalek aurreko ostiralean. Gerturatutakoek OSM-ren nondik norakoak ondo ezagutzen zuten, beraz datu bilketara jo genuen zuzenean, Zornotza hainbat zatitan banatu ostean.

Zornotza mapping party

Datuak jaso eta Zelaieta zentrora itzuli ginen. Bertan JOSM editorea nola erabili zalantza batzuk argitu ostean, mapa osatzeari ekin genion.

Hona hemen nola zegoen Zornotza:

Zornotza before the mapping

eta nola dagoen orain:

Zornotza after mapping

Maparen kalitatea asko hobetu genuen, nahiz eta egiteko dezente geratzen den arren. Gogoratu boligrafoa eta papera nahikoa direla mapa osatzeko!

Low tech mapping


26
Oct 09

Irun mapeatzen

Aurreko larunbatean Irungo mapa-jaia ospatu genuen. Ez ginen pertsona gehiegi ere gerturatu, baina Euskal Herrian dabiltzan bi mapazale aktiboenetakoak etorri ziren, Ketari eta Beñat Irasuegi (Irati alabarekin, ziurrenik OSMn dagoen mapera gazteena).

Irun mapping party

Hona hemen lehen nola zegoen Irungo mapa:

Irun before mapping party

Eta gure lanaren ostean nola geratu den:

Irun after mapping party

Begiratu OpenStreetMap-en bertan nola geratu den Irun mapeatuta.

OSMri buruz gehiago ikasi nahi? Zatoz Zornotzako mapa-jaira.


22
Oct 09

Beasaingo mapa sortzen

Atzo goizean Beasaingo mapa sortzen ibili ginen Txindoki-Alkartasuna institutuko ikasleekin batera. Atzo arte, oso itxura tristea zeukan Beasainek OpenStreetMap-en.

Beasain before mapping

Ikasle taldeari OpenStreetMap-eko azalpenak eman genizkien eta herriko datuak jasotzera joan ginen.

Mapping Beasain for OpenStreetMap

Datu mordoa jaso genituen, bai kaleak zein interes guneak. Pixkat xaxatzeko asmotan Ordizian egindako mapa ederra erakutsi genien. Gero ezin izan genituen datu guztiak igo eta tagzaniarrok errematatu dugu lana. Itxura polita dauka Beasaingo mapak orain:

Beasain after mapping

Eskerrak eman nahi dizkiogu Joseba irakasleari, baita Jokin Lacalleri (Jolaus) ere, berak jarri gintuelako harekin kontaktuan.


7
Oct 09

Mapa-jaia Andoainen

Aurreko larunbatean, urriak 3, mapa-jaia antolatu genuen Tagzaniarrok Arraytxikikoekin batera Andoaingo Itzalagunean. OSMren ebangelizazio apur bat egin genuen eta ondoren JOSM editorea nola erabili azaldu. Mapan ez zen hobekuntza gehiegi ere egin, orain Gorkaren esku uzten dugu hobekuntza horiek egitea.

Hona hemen egindako lanaren animazio bat (mapa-jaiaren aurretik eta ondoren):

animation


7
Oct 09

Bilboko mapa-jaia Aprendices taldearekin

Pasa den ostiralean, urriak 2, Deustuko unibertsitatean bildu ginen Aprendices taldeko hainbat partaiderekin OSM ezagutzera eman eta JOSM editorea erakusteko. Hamabost lagun ingururen aurrean eman genituen azalpenek arrera ona izan zuten.

animation_bilbao_party(2)

Bilboko mapan hobekuntza txikiak eman dira, baina espero dugu gerturatu zirenen artean bolondreseen bat edo beste egotea bertako maparekin lanean jarraitzeko asmoarekin.


7
Oct 09

Jakintza ikastolakoekin Ordiziako mapa sortzen

Aurreko astelehenean Tagzaniarrak Ordiziako Jakintza ikastolakoekin mapa-jaia egin genuen herriko mapa sortu eta OpenStreetMap ezagutzera emateko.

Kalean aklaratu nahian

Begira Maitek prestatu duen bideo polit hau ;-)

OpenStreetMap Jakintza Ikastolan from Maite Goñi on Vimeo.