Posts Tagged: JOSM


4
Mar 10

Elementuen historia ikusi

Demagun puntu, lerro edota segmentu baten historia ikusi nahi dugula, hau da, lehenagoko bertsioetatik zein aldaketa egon den edota zein erabiltzailek egin zituen.

Bi forma erraz daude historia ikusteko:

Potlatch-en (openstreetmap.org webgunean editatzea zuzenean):

  • Intereseko lekuan jarri eta egin klik “edit” (euskaraz “aldatu”) botoian
  • Aukeratu nahi duzun puntu, lerro edo segmentua
  • Behean dagoen “advanced” aukeran egin klik eta ondoren “way history”-n
  • Hor ikusten dira aukeratutako horrek historian zehar eduki dituen aldaketa guztiak. Horrela, aurreko bertsioetara itzul gaitezke.

JOSM editorean:

  • Jaitsi zerbitzaritik intereseko eremua
  • Aukeratu nahi duzun puntu, lerro edo segmentua
  • Goian, menuan, dagoen Tools (“erremintak” euskaraz) botoian klik egin, eta ondoren “History of element”-en (Ctrl + H)
  • Honek nabigatzailean leiho berri bat irekiko digu, eta han ikusiko dugu historikoa

EuskalMapa posta-zerrendara bidalitako mezua artikulu bilakatu dugu.


27
Jan 10

JOSM ikastaroko kronika

Hamabost bat lagun gerturatu ziren pasa den ostiralean Tagzaniaren bulegora. Giro polita izan genuen eta guztiei eskertu nahi dizuegu gurera etorri izana. Oso balorazio ona egiten dugu, bereziki, geroz eta interes gehiago dagoelako gure inguruan OpenStreetMap dela eta.

Ikastaroaren hasieran aurreko urteko kronika eta 2010. honetarako desioak eskatu genituen. Argi daukagu desio nagusia maparen kalitatea hobetzea dela, eta horretarako mapazale gehiago erakarri behar ditugu proiektura eta datu publikoak erabil ahal izan behar dugu. Pixkanaka komunitate sendo bat eratzen ari gara, horixe da mapa on bat izateko lehen pausua.

Hona hemen grabatu genituen hainbat irudirekin egindako bideoa:

Eskerrak eman nahi dizkiegu Josu Mendicute, Asier Sarasua eta Urtzi Azkueri errealizazio, grabaketa eta musikagatik, hurrenez hurren.

Facebook-eko EuskalMaparen taldean hainbat argazki ikus daitezke.


18
Jan 10

JOSM ikastaroa Eibarren

Datorren ostirala honetan JOSM tailerra egingo dugu Tagzaniaren bulegoan. Zergatik etorri? JOSM erabiltzen ikastea nahi baduzu, instalatzeko laguntza behar baduzu edota OpenStreetMap-en gabiltzan gainerako pertsonak ezagutzea nahi baduzu. Ekarri zure eramangarria eta JOSM instalatzen lagunduko dizugu!

  • Noiz: Urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

Eman izena beheko formularioan: