Duela bi urte Done Jakue bidea egin nuen bizikletaz. Bidea GPSarekin grabatu nuen eta jasotako informazioa OpenStreetMap-era igo zuen Gari Araolazak. Nire blogean aipatzen dudan moduan, gaur arratsaldean berriz ere abiatuko naiz Orreagatik bide frantsesa deritzona egitera. Asmoa herriak eta erromesentzako interesguneak mapeatzea da, oporrak eta OSM uztartuz.
Mikel Lizarraldek idatzia