Pasa den astelehenean GoiTB-n Arrasateko mapa-jaiaren inguruko ondorengo erreportajea eta elkarrizketa emititu zuten:
Eskerrik asko Goienako lagunei OSM ezagutzera emateko aukeragatik.
Aurreko astearen bukaeran bi mapa-jai genituen agendan, ostegunean Arrasaten eta larunbatean Getxon. Biekin oso gustura egoteko arrazoiak dauzkagu, gerturatu jendeagatik zein mapan egindako hobekuntzengatik. Horregatik, hasieratik eman nahi dizkiegu eskerrak Arrasateko Gazte bulegoa eta Ukberri.net-i OSM beren herrietan ezagutzera emateko aukeragatik.
Bilkura polita antolatu zigun Arrasaten Patxi Gaztelumendik. OSM zer zen azaldu, herritik buelta bat eman eta edizio tailerra egin genuen ondoren. Herriko mapa hobetzeko udalak emandako planoak izan genituen, aparteko laguntza dudarik gabe (mapa liberatze bidean jarri dute, laster emango dituzte argibide gehiago).
Ondorengo irudietan Arrasateko mapa nola zegoen:
eta hemen berriz mapalarien lanaren ostean nola dagoen:
Hemen beste bi irudi konparaketak egiten (lehenago eta ondoren). Izugarrizko lana egin dute, zorionak guztioi!
Larunbatekoa ere jardunaldi polita. Mapez gain Interneten irratia eta zuzeneko bideoa nola egin daitekeen azaldu ziguten Patxik berak eta Gorka Julio – Galder Gonzalez bikoteak. Hona hemen mapan egindako hobekuntzaren adierazlea (irudia garaiera gehiegitik atera genuen, lastima):
eta ondoren:
Ikusi Getxoko mapa nola geratu den.
Erabiltzaile hauei esker, Arrasate eta Getxo ez dira gaizki mapeatuta bezala agertuko Euskal Herriko maparen egoeraren bertsio berria egiten dugunean.
Hamaika mapa-jai antolatu ditugu jada hainbat herritako mapa hobetuz, eta asmo horrekin jarraituko dugu Euskal Herrian OpenStreetMap ezagutzera eman eta bultzatuz.
Hurrengo egunetan beste bi aukera izango dituzu OSM zer den eta nola lagun dezakezun jakiteko: