18
Jan 10

JOSM ikastaroa Eibarren

Datorren ostirala honetan JOSM tailerra egingo dugu Tagzaniaren bulegoan. Zergatik etorri? JOSM erabiltzen ikastea nahi baduzu, instalatzeko laguntza behar baduzu edota OpenStreetMap-en gabiltzan gainerako pertsonak ezagutzea nahi baduzu. Ekarri zure eramangarria eta JOSM instalatzen lagunduko dizugu!

  • Noiz: Urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

Eman izena beheko formularioan:


14
Jan 10

Krisialdietarako mapak

Haitikoaren moduko lurrikararen bat gertatzen den bakoitzean, funtsezkoa da eguneratuta egongo diren mapak edukitzea. Informazio hau oso erabilgarria da erreskate zein berreraikitze lanetarako. OpenStreetMap-ek laguntza ederra eman dezake halakoetan.

Lehenago ere aipatu izan dugu Mikel Maron ekintzailea (Map Kibera eta Gazako maparen atzean bera dago). Bere jardunari esker hainbat pertsona hasi dira OSM-n Port-au-Prince mapeatzen. Hemen wikian sortu duten atal berezia, eta hemen mapa nola hobetzen ari den. Mapa hobetzen laguntzea nahi baduzu, jakin ezazu ondorengo mapa libre hau erabil dezakezula.

Eguneraketa (2010-01-15): Mikel Maronek bere blogean ondorengo bi irudiok jarri ditu:

Port-au-Prince mapeatu aurretik:

Eta bolondresen lanari esker oraintxe duen itxura:


11
Jan 10

B5M-ko datuak erabiltzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere datu geografikoak askatu izanak hainbat ondorio ditu, horietako bat, edonork datu horiekin jolastu eta erabilpen berriak ematea da.

EuskalMaparen posta-zerrendan eman dute ezagutzera bi erabiltzaile abilek B5Mren datuekin egindakoa.

Asier Arsuagak WMS helbide berriak lortu ditu, eraikinak eta planimetria erakutsiz.

Hona hemen JOSM-n Zumarraga nola ikusten den B5M-ren WMS irudi normalarekin:

Eta hemen berriz B5M-ren eraikinen WMS-arekin:

Bestalde, Asier Etxebestek B5M-tik Arrasateko atari edota pegoren inportazioa egin du. Hona hemen Arrasateko maparen irudi bat:

B5M-ren datuen liberazio honi esker, OSM-ko Gipuzkoako mapa izugarri hobetzen ari da.

Eguneraketa (2010-01-13): Asier Arsuagak WMS gehiago lortu ditu B5M-tik eta OSMren wikian jarri ditu Luistxok.


14
Dec 09

OpenStreetMap ETB-ren Teknoflash atalean

Aurreko asteburuan ETBren Teknoflash atalean OpenStreetMap izan zituzten hizpide, mapa-jaiak (egindakoak zein egingo ditugunak), erabiltzaileak eta abar.

Eskerrik asko ekimena zabaltzen laguntzearren!


10
Dec 09

Mapa-jaia Donostian

Gure mapa-jai egitaraua ez dugu geratzerik nahi, oraindik leku asko jarri behar ditugu mapan eta erabiltzaile berriak erakarri nahi ditugu OSMra.

Hurrengo mapa-jaia Donostian egingo dugu:

  • Data: abenduak 19, larunbata
  • Ordua: goizeko 10:30
  • Lekua: Miramongo Bic Berrilanen bulegoa

Bilkura hau hasiberriei zuzendua dago gehienbat, OSM zer den, zergatik sustatu nahi dugun eta nola editatzen den erakutsiko dugu.

Izen-emateak eta informazio guztia hemen aurki dezakezu (hala ere, ez da beharrezkoa hor izena ematea).

Animatu zaitez OSM ezagutzera!


09
Dec 09

Posta-zerrenda

Posta-zerrenda bat sortu berri dugu Euskal Herrian OpenStreetMap-en gabiltzan lagunen artean komunikazioa eta koordinazioa areagotzeko asmoz. Bertan, zalantzak, iradokizunak eta ekimenak iragarri ahal izango dira.

Bertan izena emateko, hemen beheko kutxatxo honetan sartu zure Google kontua. Ez badaukazu Google konturik bidali mezu bat mlizarralde (a bildua) tagzania.com helbidera (Mikelen eposta helbidera).

Google Groups
Harpidetu EuskalMaparen posta-zerrendara
Eposta:

Artxiboa ikusi

Jakin ezazu sarean badaudela beste posta-zerrenda batzuk OSM dela eta: gaztelerazkoa edota ingelesezko garrantzitsuena.


04
Dec 09

OpenStreetMap BBTGasteizen

Atzo Gari eta Dani Gasteizen izan ziren OSMren berri ematen. Aurkezpen hitzaldi bat izan zen mapa-jai bat baino gehiago. Hona hemen erabilitako aurkezpenak (OSMren inguruan lehena eta bigarrena JOSM editoreaz):

Material hau euskaraz badago ere, jardunaldia gazteleraz antolatua zegoen. Hemen material eta lotura interesgarriak:


02
Dec 09

GoiTB-n elkarrizketa

Pasa den astelehenean GoiTB-n Arrasateko mapa-jaiaren inguruko ondorengo erreportajea eta elkarrizketa emititu zuten:

Eskerrik asko Goienako lagunei OSM ezagutzera emateko aukeragatik.


01
Dec 09

Arrasate eta Getxo mapeatzen

Aurreko astearen bukaeran bi mapa-jai genituen agendan, ostegunean Arrasaten eta larunbatean Getxon. Biekin oso gustura egoteko arrazoiak dauzkagu, gerturatu jendeagatik zein mapan egindako hobekuntzengatik. Horregatik, hasieratik eman nahi dizkiegu eskerrak Arrasateko Gazte bulegoa eta Ukberri.net-i OSM beren herrietan ezagutzera emateko aukeragatik.

Arrasate mapeatzen

Bilkura polita antolatu zigun Arrasaten Patxi Gaztelumendik. OSM zer zen azaldu, herritik buelta bat eman eta edizio tailerra egin genuen ondoren. Herriko mapa hobetzeko udalak emandako planoak izan genituen, aparteko laguntza dudarik gabe (mapa liberatze bidean jarri dute, laster emango dituzte argibide gehiago).

Ondorengo irudietan Arrasateko mapa nola zegoen:

eta hemen berriz mapalarien lanaren ostean nola dagoen:

Hemen beste bi irudi konparaketak egiten (lehenago eta ondoren). Izugarrizko lana egin dute, zorionak guztioi!

UKblogak jardunaldia, Getxo

Larunbatekoa ere jardunaldi polita. Mapez gain Interneten irratia eta zuzeneko bideoa nola egin daitekeen azaldu ziguten Patxik berak eta Gorka JulioGalder Gonzalez bikoteak. Hona hemen mapan egindako hobekuntzaren adierazlea (irudia garaiera gehiegitik atera genuen, lastima):

eta ondoren:

Ikusi Getxoko mapa nola geratu den.

Erabiltzaile hauei esker, Arrasate eta Getxo ez dira gaizki mapeatuta bezala agertuko Euskal Herriko maparen egoeraren bertsio berria egiten dugunean.


29
Nov 09

Geroz eta erabiltzaile gehiago OSMn

Aste honetan eztabaida sortu da Wikipedian editore aktibo kopurua jaisten ari dela esan duelako ikertzaile batek. Wikimedia fundazioak bere blogean erantzuna eman du.

Kuriositatea sortu zitzaigun ea OpenStreetMap-en zenbat erabiltzaile zeuden, hona azken urteetako erregistratutako erabiltzaileen datuak:

  • 2007ko uztaila: 9.000
  • 2008ko abuztua: 50.000
  • 2009ko martxoa: 100.000
  • Gaur (2009.eko azaroak 29): 189.155

Datuak Wikipediatik eta OSMren estatistiketatik atera ditugu. Datuokin ez dugu inolako konparaketarik egin nahi, argi dago Wikipedia askoz lehenago hasitako proiektua dela eta OSM oraindik ere hazkunde prozesuan dagoela.

Eguneraketa: Joxe Aranzabalek eskatu digu iruzkin batean grafiko batean datuok jartzea ondo legokeela. Webgune honetatik atera dugu hemen beheko grafikoa.