Mapa-jaiak
Mapa-jaien helburua bikoitza da:
- OpenStreetMap ezagutzera ematea: zer den eta zergatik bultzatu nahi dugun
- Erabiltzaile berriak OSM-ren erremintetan trebatzea: nola editatu daitekeen irakastea
Mapa-jaietako beste helburu bat herriko mapa hobetzea da, horretarako falta diren kaleak edota leku interesgarriak gehitzen ditugu OpenStreetMap-era.
Hainbat mapa-jai antolatu ditugu jada, eta berriak ere bidean datoz.
Antolatutako hainbat mapa-jaien inguruko informazio guztia blogean bertan daukazu, mapa-jaiak kategorian.
Hurrengo mapa-jaien berri eskuman dagoen egutegian daukazu.
Zure herriko mapa hobetzeko laguntza behar baduzu, jarri gurekin kontaktuan.