Honi buruz

Zer da EuskalMapa?

Leku-izenak euskaraz erakusten dituen munduko mapa da EuskalMapa. Datuak OpenStreetMap-etik ateratzen ditugu eta Creative Commons – Aitortu – Partekatu lizentzia daukate.

Euskarazko toki-izenak nola jarri

EuskaMapan name:eu etiketa darabilgu lekuen euskarazko izenak nabarmentzeko.

Euskarazko izena ofiziala den tokietan, name etiketarekin nahikoa da (adibidez, name = Errenteria, eta gaztelerazko bertsioa name:es = Rentería).

Izen ofiziala mixtoa den lekuetan, name:eu etiketa erabili behar da (adibidez, name = Arrasate/Mondragón, euskarazkoa name:eu = Arrasate).

Izena ofiziala erdaraz denean, name:eu etiketa erabiliko dugu (adibidez, name = United States of America , euskaraz name:eu = Ameriketako Estatu Batuak).

Diru-laguntza

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz egindako garapena da EuskalMapa.

Tagzania

Euskal Mapa ekimenaren atzean Tagzaniako lan taldea dago. OpenStreetMap-i buruzko galderarik badaukazu edota mapa-jai bat antolatzea nahi baduzu, idatzi lasai.

Gurekin kontaktuan jartzeko bideak:

- Eposta: tagzania (a bildua) gmail.com

- Telefonoa: 943 82 17 80

- Tagzania Services webgunea

Four tagzanians

(Argazkian: Mikel, Kere, Gari eta Dani – Urtzi falta zaigu bertan)