Nola mapeatu


27
Oct 09

Walking papers erabiliz nola mapeatu

OpenStreetMap-en lana egiteko lagungarri den beste erreminta bat erakutsiko dizuegu gaurkoan: Walking Papers.

Janire Arriaga, gure lankide markinarrak, lagundu digu oraingo honetan bere herriko mapa hobetzen. Yahoo-ren irudiei esker kaleak eta errepideak marraztuak genituen, baina bertako informazioa falta zitzaigun. Horretarako Walking Papers erabili dugu. Hemen argibide gehiago:

1. Sartu Walking-papers.org webgunean, aukeratu mapeatu nahi duzun lekua eta sakatu “Make” botoia, ondoren maparen PDF-a jaitsi ahal izango duzu.

Walking Papers Marrkina

2. Inprimatu PDF hori eta hasi paper horretan datuak jasotzen. Begira Janirek nola egin zuen:

Markina Janire OSM

3. Ondoren, eskaneatu mapa hori, segi berriz ere Walking papers webguneko Upload atalera eta igo bertara eskaneatutako mapa hori. Aplikazioak irudia prozesatzen duenean ID konkretu bat emango dio, ez itxi nabigatzaileko orri hori, laster itzuliko gara eta.

4. Ireki JOSM editorea.

5. Walking Papers plugin-a edukitzea beharrezkoa da. Zoaz JOSMko hobespenen atalera eta gehitu ezazu (JOSM berrabiarazteko eskatuko dizu).

6. Ireki berriz ere JOSM eta jaitsi OpenStreetMap-en zerbitzaritik mapeatu nahi duzun eremuko datuak, kasu honetan markinakoak.

7. Egin klik menu nagusian dagoen Walking Papers aukeran eta gehitu lehen eskaneatu duzun mapa horrek duen ID-a (Walking Papers webguneak eman diona).

josm-walking-papers

8. Geruza moduan eskaneatu dugun dokumentua agertuko zaigu, horren gainean hasi gaitezke mapa editatzen.

josm-walking-papers01

josm-walking-papers02

Hona lehen nola zegoen Markina OpenStreetMap-en:

Markina before mapping

Eta orain nola geratu den:

Markina, after mapping


23
Oct 09

Photo mapping, argazki-mapeoa

Photo mapping, edota argazki-mapeoa, GPS bat eta argazkiak erabiliz inguru bat mapeatzea da. Luistxok bulegoko Android telefonoa hartu zuen probak egiteko, ondorengo gida prestatuz.

Gure artean dauzkagun Android telefonoek bi erreminta hauek dauzkate, GPS-a eta argazki kamera; biak batera erabiliz OpenStreetMap editatu dezakegu.

Bi gauza egin behar ditugu gure telefonoarekin, batetik GPS erabili egiten dugun bidea grabatzeko (adibidez MyTracks aplikazioa erabiliz), eta bestetik argazkiak atera.

Ondoren jarraitu beharreko pausuak hauek dira:

1. Deskargatu zure ordenagailura egindako bidearen GPX fitxategia eta atera dituzun argazkiak (txukuna izan eta erabili karpetak fitxategiak antolatzeko ;-) ).

2. Abiarazi JOSM eta ireki GPX fitxategia.

3. Aukeratu GPX-a geruzen (Layers) panelean, eta eskumako botoiarekin klik eginaz markatu “Import Images” (argazkiak inportatu); ondoren, aukeratu inportatu nahi dituzun argazkiak.

4. Argazkiak bata bestearen gainean pilatuta ikusiko dituzu, baina lasai, konpodu daiteke.

5. Aukeratu “Geolocated images” geruza eta egin klik eskumako botoian “Sync Time” markatuz.

6. Aukeratu edozein argazki eta eman +0 sinkronizazio balio gisa.

Sakatu OK botoian eta argazki guztiak bere lekuan ikusiko dituzu.

Bihar Irungo mapa-jaira etor zaitez eta zuzenean ikusi ahal izango duzu nola egiten den hauxe.

Hona hemen bideoa bat nola egin ikusteko: