Demagun puntu, lerro edota segmentu baten historia ikusi nahi dugula, hau da, lehenagoko bertsioetatik zein aldaketa egon den edota zein erabiltzailek egin zituen.
Bi forma erraz daude historia ikusteko:
Potlatch-en (openstreetmap.org webgunean editatzea zuzenean):
- Intereseko lekuan jarri eta egin klik “edit” (euskaraz “aldatu”) botoian
- Aukeratu nahi duzun puntu, lerro edo segmentua
- Behean dagoen “advanced” aukeran egin klik eta ondoren “way history”-n
- Hor ikusten dira aukeratutako horrek historian zehar eduki dituen aldaketa guztiak. Horrela, aurreko bertsioetara itzul gaitezke.
JOSM editorean:
- Jaitsi zerbitzaritik intereseko eremua
- Aukeratu nahi duzun puntu, lerro edo segmentua
- Goian, menuan, dagoen Tools (”erremintak” euskaraz) botoian klik egin, eta ondoren “History of element”-en (Ctrl + H)
- Honek nabigatzailean leiho berri bat irekiko digu, eta han ikusiko dugu historikoa
EuskalMapa posta-zerrendara bidalitako mezua artikulu bilakatu dugu.

















