Mapa-jaia


22
Oct 09

Beasaingo mapa sortzen

Atzo goizean Beasaingo mapa sortzen ibili ginen Txindoki-Alkartasuna institutuko ikasleekin batera. Atzo arte, oso itxura tristea zeukan Beasainek OpenStreetMap-en.

Beasain before mapping

Ikasle taldeari OpenStreetMap-eko azalpenak eman genizkien eta herriko datuak jasotzera joan ginen.

Mapping Beasain for OpenStreetMap

Datu mordoa jaso genituen, bai kaleak zein interes guneak. Pixkat xaxatzeko asmotan Ordizian egindako mapa ederra erakutsi genien. Gero ezin izan genituen datu guztiak igo eta tagzaniarrok errematatu dugu lana. Itxura polita dauka Beasaingo mapak orain:

Beasain after mapping

Eskerrak eman nahi dizkiogu Joseba irakasleari, baita Jokin Lacalleri (Jolaus) ere, berak jarri gintuelako harekin kontaktuan.


7
Oct 09

Mapa-jaia Andoainen

Aurreko larunbatean, urriak 3, mapa-jaia antolatu genuen Tagzaniarrok Arraytxikikoekin batera Andoaingo Itzalagunean. OSMren ebangelizazio apur bat egin genuen eta ondoren JOSM editorea nola erabili azaldu. Mapan ez zen hobekuntza gehiegi ere egin, orain Gorkaren esku uzten dugu hobekuntza horiek egitea.

Hona hemen egindako lanaren animazio bat (mapa-jaiaren aurretik eta ondoren):

animation


7
Oct 09

Bilboko mapa-jaia Aprendices taldearekin

Pasa den ostiralean, urriak 2, Deustuko unibertsitatean bildu ginen Aprendices taldeko hainbat partaiderekin OSM ezagutzera eman eta JOSM editorea erakusteko. Hamabost lagun ingururen aurrean eman genituen azalpenek arrera ona izan zuten.

animation_bilbao_party(2)

Bilboko mapan hobekuntza txikiak eman dira, baina espero dugu gerturatu zirenen artean bolondreseen bat edo beste egotea bertako maparekin lanean jarraitzeko asmoarekin.


7
Oct 09

Jakintza ikastolakoekin Ordiziako mapa sortzen

Aurreko astelehenean Tagzaniarrak Ordiziako Jakintza ikastolakoekin mapa-jaia egin genuen herriko mapa sortu eta OpenStreetMap ezagutzera emateko.

Kalean aklaratu nahian

Begira Maitek prestatu duen bideo polit hau ;-)

OpenStreetMap Jakintza Ikastolan from Maite Goñi on Vimeo.