Euskal Mapa


29
Jan 10

Nick dut Nik saioan OpenStreetMap eta EuskalMapa aurkeztuz

Aste honetako Nick dut Nik saioko erreportajeetako batean geokokapena eta OpenStreetMap izan genituen mintzagai. Hemen bideoa:

Grabaketa Getxoko mapa jaia egin zenean burutu genuen. Eskerrik asko emandako aukeragatik Nick dut Nik!


27
Jan 10

JOSM ikastaroko kronika

Hamabost bat lagun gerturatu ziren pasa den ostiralean Tagzaniaren bulegora. Giro polita izan genuen eta guztiei eskertu nahi dizuegu gurera etorri izana. Oso balorazio ona egiten dugu, bereziki, geroz eta interes gehiago dagoelako gure inguruan OpenStreetMap dela eta.

Ikastaroaren hasieran aurreko urteko kronika eta 2010. honetarako desioak eskatu genituen. Argi daukagu desio nagusia maparen kalitatea hobetzea dela, eta horretarako mapazale gehiago erakarri behar ditugu proiektura eta datu publikoak erabil ahal izan behar dugu. Pixkanaka komunitate sendo bat eratzen ari gara, horixe da mapa on bat izateko lehen pausua.

Hona hemen grabatu genituen hainbat irudirekin egindako bideoa:

Eskerrak eman nahi dizkiegu Josu Mendicute, Asier Sarasua eta Urtzi Azkueri errealizazio, grabaketa eta musikagatik, hurrenez hurren.

Facebook-eko EuskalMaparen taldean hainbat argazki ikus daitezke.


11
Jan 10

B5M-ko datuak erabiltzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak bere datu geografikoak askatu izanak hainbat ondorio ditu, horietako bat, edonork datu horiekin jolastu eta erabilpen berriak ematea da.

EuskalMaparen posta-zerrendan eman dute ezagutzera bi erabiltzaile abilek B5Mren datuekin egindakoa.

Asier Arsuagak WMS helbide berriak lortu ditu, eraikinak eta planimetria erakutsiz.

Hona hemen JOSM-n Zumarraga nola ikusten den B5M-ren WMS irudi normalarekin:

Eta hemen berriz B5M-ren eraikinen WMS-arekin:

Bestalde, Asier Etxebestek B5M-tik Arrasateko atari edota pegoren inportazioa egin du. Hona hemen Arrasateko maparen irudi bat:

B5M-ren datuen liberazio honi esker, OSM-ko Gipuzkoako mapa izugarri hobetzen ari da.

Eguneraketa (2010-01-13): Asier Arsuagak WMS gehiago lortu ditu B5M-tik eta OSMren wikian jarri ditu Luistxok.


14
Dec 09

OpenStreetMap ETB-ren Teknoflash atalean

Aurreko asteburuan ETBren Teknoflash atalean OpenStreetMap izan zituzten hizpide, mapa-jaiak (egindakoak zein egingo ditugunak), erabiltzaileak eta abar.

Eskerrik asko ekimena zabaltzen laguntzearren!


9
Dec 09

Posta-zerrenda

Posta-zerrenda bat sortu berri dugu Euskal Herrian OpenStreetMap-en gabiltzan lagunen artean komunikazioa eta koordinazioa areagotzeko asmoz. Bertan, zalantzak, iradokizunak eta ekimenak iragarri ahal izango dira.

Bertan izena emateko, hemen beheko kutxatxo honetan sartu zure Google kontua. Ez badaukazu Google konturik bidali mezu bat mlizarralde (a bildua) tagzania.com helbidera (Mikelen eposta helbidera).

Google Groups
Harpidetu EuskalMaparen posta-zerrendara
Eposta:

Artxiboa ikusi

Jakin ezazu sarean badaudela beste posta-zerrenda batzuk OSM dela eta: gaztelerazkoa edota ingelesezko garrantzitsuena.


2
Dec 09

GoiTB-n elkarrizketa

Pasa den astelehenean GoiTB-n Arrasateko mapa-jaiaren inguruko ondorengo erreportajea eta elkarrizketa emititu zuten:

Eskerrik asko Goienako lagunei OSM ezagutzera emateko aukeragatik.


26
Nov 09

Euskal Herriko maparen egoera

Euskal Herria zer nola mapeatuta dagoen galdetzen digutenean, ez da erraza erantzun zehatz bat ematea. Zenbait eremu oso ondo ageri dira OpenStreetMap-en, beste asko ondo edota erdizka, eta asko ez dira ageri ere egiten.

Ondoren erakusten dizuegun taula honetan Euskal Herrian 10.000 biztanle baino gehiago dauzkaten herri eta hiriak agertzen dira, taulan, lekuaren biztanle kopuruaz gain, OSMra loturak eta maparen egoera agertzen dira.

Zerrenda honetako herrietatik OSM-n okerren daudenak hauek dira: Angelu, Arrasate, Arrigorriaga, Baiona, Barakaldo, Basauri, Durango, Erandio, Galdakao, Gernika, Lasarte, Laudio, Leioa, Lizarra, Mungia, Oñati, Sopela eta Trapagaran.

Amorebieta-Etxano 17,197 http://osm.org/go/b@kVvcfb Oso ondo
Andoain 14,105 http://osm.org/go/b@mXFRrmz- Ondo
Angelu 36,800 http://osm.org/go/b@n5ysKi Ez dago
Arrasate 21,869 http://osm.org/go/b@kP3S61 Eskax
Arrigorriaga 12,206 http://osm.org/go/b@O@DG7m Eskax
Azkoitia 10,701 http://osm.org/go/b@k2ymth Ondo
Azpeitia 13,814 http://osm.org/go/b@k8S3_U Erdizka
Baiona 44,300 http://osm.org/go/b@n7T7yp Erdizka – Eskax
Barakaldo 96,446 http://osm.org/go/b@PpECJB Eskax
Barañain 21,021 http://osm.org/go/b@j0oi3S– Ondo
Basauri 43,282 http://osm.org/go/b@O@WVKg Ez dago mapan
Beasain 12,755 http://osm.org/go/b@kt6nWF Ondo
Bergara 14,627 http://osm.org/go/b@kxhMOn Erdizka
Bermeo 16,789 http://osm.org/go/b@lQqr8f Erdizka
Bilbo 351,179 http://osm.org/go/b@PomaZO– Erdizka – hobetzen
Burlata 17,164 http://osm.org/go/b@j2nTU7 Ondo
Donibane Lohizune 13,247 http://osm.org/go/b@nnE_FN Erdizka
Donostia 180,657 http://osm.org/go/b@nDbb4m– Oso ondo – osatze bidean
Durango 27,925 http://osm.org/go/b@kcElZP– Eskax
Eibar 27,227 http://osm.org/go/b@ke56slR- Oso ondo – osatzen bidean
Elgoibar 10,767 http://osm.org/go/b@k1kXzu Ondo
Erandio 23,844 http://osm.org/go/b@PpHKp9 Eskax
Ermua 16,174 http://osm.org/go/b@kexWuX9- Erdizka
Errenteria 37,748 http://osm.org/go/b@nJaT189– Oso ondo – osatzen bidean
Galdakao 29,073 http://osm.org/go/b@O@zfaE Eskax
Gasteiz 229,668 http://osm.org/go/b@hXgtAm– Oso ondo – osatzen bidean
Gernika-Lumo 15,981 http://osm.org/go/b@lDwdSV Eskax
Getxo 81,254 http://osm.org/go/b@PmtGl1– Erdizka
Hendaia 14,041 http://osm.org/go/b@nO_hj8– Erdizka
Hernani 18,866 http://osm.org/go/b@nCwZbq Erdizka – ondo
Hondarribia 15,958 http://osm.org/go/b@nO0ppw Erdizka – ondo
Irun 60,331 http://osm.org/go/b@nOh6Y3 Erdizka – ondo
Iruñea 183,964 http://osm.org/go/b@j2JRAn– Ondo
Lasarte-Oria 17,432 http://osm.org/go/b@nCQZ1Y Eskax – erdizka
Laudio 18,389 http://osm.org/go/b@O5Ze1M Ez dago mapan
Leioa 29,018 http://osm.org/go/b@PpUdF8 Eskax
Lizarra 13,024 http://osm.org/go/b@jFqGIH Eskax
Miarritze 30,055 http://osm.org/go/b@n5NZrB Ondo
Mungia 15,275 http://osm.org/go/b@Puwuft Eskax – erdizka
Oñati 10,647 http://osm.org/go/b@klhelQ Ez dago mapan
Pasaia 15,943 http://osm.org/go/b@nJWVg2 Ondo
Portugalete 48,274 http://osm.org/go/b@PjzU3@ Ondo
Santurtzi 46,935 http://osm.org/go/b@Pj1R7g Ondo
Sestao 29,583 http://osm.org/go/b@Pj4GsF Ondo
Sopela 12,031 http://osm.org/go/b@PtBKvf Ez dago mapan
Tafalla 10,274 http://osm.org/go/b@i1_gQX Erdizka
Tolosaldea 17,666 http://osm.org/go/b@mRaX66 Ondo
Trapagaran 12,389 http://osm.org/go/b@PjNYpz- Eskax
Tutera 29,918 http://osm.org/go/b_3zpBQe Erdizka
Zarautz 22,095 http://osm.org/go/b@lqdzPT Ondo – oso ondo
Zizur Nagusia 11,639 http://osm.org/go/b@jx5cIS– Erdizka

Azterketa hau era errazean burutu nahi genuen, egin kontu Euskal Herriko herri, auzo edota txoko guztiak aztertu behar izan bagenitu egunak edota asteak behar izango genituela, beraz, ongi-esanak onartu eta gaizki-esanak barkatu ;-) .

Badira herri eta eskualde txikiagoak lana behar dutenak, hala nola, Lekeitio, Bermeo, Zumarraga, Urretxu, Legazpi, Lazkao edota Arabar Errioxa.

Eta… zure herria zerrenda honetan agertzen ez bada?

Ba sartu OpenStreetMap-en webgunean eta begiratu ezazu, inork ez du zure herria zuk bezain ondo ezagutuko. Zuk zeuk ikusi ondo edota gaizki dagoen.

Eta… zure herria gaizki mapeatuta badago, zer?

Hasi OSM-n datuak editatzen. Wikian behar beste informazio daukazu ingelesez (nola demontre gida bat prestatu beharra daukagu, eman denbora pixka bat).

Ez baduzu piperrik ere ulertu, zatoz Arrasaten eta Getxon antolatuta dauden mapa-jaietara, bertan ikasiko duzu nola hobetu zure herriko mapa. Edo bestela, jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu zure herrian mapa-jai bat antolatzen.


25
Nov 09

Irratia.Com-en elkarrizketa

Orain gutxi elkarrizketatu dute Irratia.com-eko lagunek Mikel tagzaniarra. Entzungai dago jada audioa Irratia.com-en webgunean. Eskerrak eman nahi dizkiegu OpenStreetMap eta mapa-jaien inguruan solasteko aukera ematearren.


19
Nov 09

Halabedi irratian elkarrizketa

Atzo arratsaldean Halabedi irratiko lagunek ondorengo elkarrizketa egin zioten Tagzaniako Mikeli OpenStreetMap-i buruz. Audioan, ostiral honetako Alegiko mapa-jaia antolatzen duen Txintxarrisferako Iñigo entzun ahal izango duzue.


16
Nov 09

OSM-en egindako lana dokumentatzen

Mapa-jai bat antolatzera bagoaz, edota herri bat mapeatzera goazenean, komenigarria izaten da mapan egingo diren hobekuntzak dokumentatzea. Hori egiteko modu erraz bat OSM-n maparen irudi pare bat ateratzea da, bat datu-bilketa egin aurretik eta bestea datuak igo ostean.

Aurreko astean Zumaian izan nintzen. Jasotako datuak OSMra igo aurretik maparen pantaila irudi bat atera nuen. Egia da OSMko permalink-ari esker lan hau ere egin daitekeela, baina aipatuko dugun sistemarekin irudi txukunagoak lor daitezke.

Pausu hauek jarraitu nituen nire Ubuntu ordenagailuan (Windows-en ere egin daiteke, baina Perl instalatua eduki behar da):

1. Joan zaitez OSMn mapeatu behar duzun lekura. Sakatu saguaren eskumako botoian, eta egin klik “Kopiatu irudiaren helbidea” aukeran.

2. Sartu webgune honetan eta itsatsi lehen kopiatu duzun irudiaren helbidea (irudian beltzez inguratua dagoen kutxatxoan); ondoren, egin klik “Bidali eskaera” aukeran.

Bigmap paste

3. OSMren mapa ikusiko dugu atzealdean orain. Hainbat aukera dauzkagu, eskuratu nahi dugun irudia lekuz aldatu, handitu, txikitu, mugitu, etab. Bukatzen dugunean, egin klik “Perl” loturan eta gorde fitxategia.

Pantaila irudia nola atera OSMn

4. Fitxategi hori gure ordenagailuan gorde da, zoaz bertara eta aldatu ezazu bera, programa bezala exekutatzeko baimena emanaz.

Aldatu fitxategia

5. Orain, ireki zure ordenagailuko Terminala (Windows-en CMD), zoaz deskargatutako fitxategia dagoen karpetara eta idatzi hau: ./mkmap.pl > osm20091116.png

Terminala

Listo! Atera duzu irudia. Begira Zumaian egindako lana aurreko eta ondorengo irudiak ikusiz:


Argazkiak.org | Zumaia – mapeatu aurretik © cc-by-sa: mikel


Argazkiak.org | Zumaia – mapeatu ondoren © cc-by-sa: mikel