Gehienok jakingo duzuen moduan Donostian saihesbide berria ireki dute, Aritzetatik Errenteria artekoa. Errepide hau erakutsi zuen lehen mapa-sistema OpenStreetMap izan zen, hainbat erabiltzaile aktiboren lanari esker. Behean OSM eta Google Maps-en arteko konparaketa Errenteria-Astigarraga inguruan.
Bestalde, ireki-berri duten saihesbideak hainbat aldaketa eragin ditu Gipuzkoako errepide-sarean, bereziki errepide kodeketan. Hona hemen aldaketen zerrenda:
- Irundik Maltzagarainokoa izenez aldatu da AP-1/AP-8 bihurtu delarik.
- Maltzagatik – Arabako mugara AP-1 soilik
- Maltzagatik – Bizkaiko mugara AP-8 soilik
- Donostiako bigarren saihesbidea AP-1/AP-8n dago integratuta
- Lehengo Donostiako saihesbidea, Aritzetako lotunetik Errenteriaraino GI-20 bihurtu da.
- Lasartetik Aritzetara (GI-20rako) lotunea GI-11 bihurtu da
- Errekaldeko biribilgunetik, Donostiako saihesbiderakoa (GI-20ra) AƱorgatik zehar, GI-21 bihurtu da.
- N-I Etxegaratetik Lasarteraino da, hortxe bukatzen da.
- Errenteriatik Frantziako mugara, lehen N-I zena orain GI-636 bihurtu da.
- Lasartetik Lartzabalerainoko (GI-636 errepidera) tartea GI-2132 bihurtu da, errepide honen lehenengo zatia (Lasartetik Errekaldeko biribilgunera) lehen N-Iaren ibilbidean zegoen.
- N-634 errepidea Lasarten hasten da eta Eibarren, Bizkaiko mugan, bukatu.
Hemen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean datorren aipamena.
Zorionak erabiltzaile guztiei egindako lanagatik!
Tags: Gipuzkoa, OpenStreetMap
