JOSM ikastaroa Eibarren

Datorren ostirala honetan JOSM tailerra egingo dugu Tagzaniaren bulegoan. Zergatik etorri? JOSM erabiltzen ikastea nahi baduzu, instalatzeko laguntza behar baduzu edota OpenStreetMap-en gabiltzan gainerako pertsonak ezagutzea nahi baduzu. Ekarri zure eramangarria eta JOSM instalatzen lagunduko dizugu!

  • Noiz: Urtarrilak 22, ostirala, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte.

Eman izena beheko formularioan:

Tags: , , ,

3 comments

  1. Xabier Arregi

    Kaixo:

    Badira hilabete batzuk zuen ekimenaren berri izan nuela. Zuen blogera edo korreo jariora (edo,…) harpidetuta nago. Edozein modutan, oraindik orain ez dut ezer egin gaiaren inguruan, baina interesatuta banago.
    Jakin ere, oso gutxi dakit egitasmoaz, eta are gutxiago erabiltzen dituzuen hiztegi tekniko horren azpian dagoen ezagutzaz. Baina, diodan bezala interesa badut eta zabaltzeko aukera ederrak ere ikusten ditut, besteak beste, nire ikasle (eta irakasle talderaren artean; azken hau zailagoa!!!). Eskoriatzako MUko HUHEZI fakultatean egiten dut lan, eta, batez ere, zientziaren didaktikaren inguruan nabil.
    Beraz, nahiko nuke ezagutu egitasmoa (Arrasaten egin zen deialdi batera ezin izan nuen joan), baina ez dakit ostiralean duzuen ikastaro horretara joateak (JOSM delako horretara) lagunduko didan.
    Beno, ba hori da nire galdera.
    Zuen erantzunaren zain gelditzen naiz!!! MIla esker eta zorionak!!!

  2. Mikel Lizarralde

    Aupa Xabier,

    Printzipioz, oinarri minimo bat izatea komenigarria da. Hala ere, nahi baduzu, etorri ordu erdi lehenago eta OSMren inguruko azalpen batzuk emango dizkizugu.

    Mikel

Leave a comment