Mapa-jai bat antolatzera bagoaz, edota herri bat mapeatzera goazenean, komenigarria izaten da mapan egingo diren hobekuntzak dokumentatzea. Hori egiteko modu erraz bat OSM-n maparen irudi pare bat ateratzea da, bat datu-bilketa egin aurretik eta bestea datuak igo ostean.
Aurreko astean Zumaian izan nintzen. Jasotako datuak OSMra igo aurretik maparen pantaila irudi bat atera nuen. Egia da OSMko permalink-ari esker lan hau ere egin daitekeela, baina aipatuko dugun sistemarekin irudi txukunagoak lor daitezke.
Pausu hauek jarraitu nituen nire Ubuntu ordenagailuan (Windows-en ere egin daiteke, baina Perl instalatua eduki behar da):
1. Joan zaitez OSMn mapeatu behar duzun lekura. Sakatu saguaren eskumako botoian, eta egin klik “Kopiatu irudiaren helbidea” aukeran.
2. Sartu webgune honetan eta itsatsi lehen kopiatu duzun irudiaren helbidea (irudian beltzez inguratua dagoen kutxatxoan); ondoren, egin klik “Bidali eskaera” aukeran.

3. OSMren mapa ikusiko dugu atzealdean orain. Hainbat aukera dauzkagu, eskuratu nahi dugun irudia lekuz aldatu, handitu, txikitu, mugitu, etab. Bukatzen dugunean, egin klik “Perl” loturan eta gorde fitxategia.

4. Fitxategi hori gure ordenagailuan gorde da, zoaz bertara eta aldatu ezazu bera, programa bezala exekutatzeko baimena emanaz.

5. Orain, ireki zure ordenagailuko Terminala (Windows-en CMD), zoaz deskargatutako fitxategia dagoen karpetara eta idatzi hau: ./mkmap.pl > osm20091116.png

Listo! Atera duzu irudia. Begira Zumaian egindako lana aurreko eta ondorengo irudiak ikusiz:

Argazkiak.org | Zumaia – mapeatu aurretik © cc-by-sa: mikel

Argazkiak.org | Zumaia – mapeatu ondoren © cc-by-sa: mikel
Tags: OpenStreetMap, Ubuntu, Zumaia