Albiste handia gaurkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere B5M geografia webguneko informazio guztiari lizentzia libre batekin askatu bait du.
Ez gara abokatuak eta eskertuko genuke aditu baten konfirmazioa, baina esango genuke webgune horren Lege Informazioa orrian datozen kondizioak bateragarri direla orokorrean ezagutzen den CC-BY lizentzia batekin. Hain justu, honako zatietan:
Webgunearen edukia eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokion geografiaren informazioa, edonork ahal izango du erreproduzitu, atera edo berrerabili, edozein formatutan, bere osotasunean zein zatika, eta ondoren zilegi izango da modu askean erabiltzea, beti ere baldintza hauek betetzen badira:
Hor garbi adierazten da edozein modutan berrerabili daitezkeela datuak. Baldintza azpimarragarriena, erabilera mugatzen duelako, lehenengoa da:
1. Beti eta kasu guztietan, autoretza azalduko da.
Albiste izugarri ona da hau:
- Batetik, inguruko administrazioen artean eredugarria delako Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolaketa departamentuaren jarduna, kalitate altuko datuekin eta aplikazioekin. Beraien B5M webgunean eskaintzen diren zerbitzuak ez dute inguruan parekorik.
- Eredu hori lizentziaren mailan ere inguruko administrazioetan zabaltzeko bidea ematen duelako. Baliteke laster ikustea antzerako mugimenduak inguruko beste administrazioetan, eta asko poztuko gara.
Izugarri pozten gaitu erabakiak eta honi esker OpenStreetMap proiektuan informazio hau berrerabili eta kalitate oneko mapa bat lortuko dugu. Zorionak Gipuzkoako Foru Aldundiari!
Hurrengo pausua, B5m-ren WMS zerbitzua JOSM-n erabiltzea lortu.
http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/es/utilidades/utilidades-wms/
Banoa pixkat salseatzera!