OpenStreetMap-en hamaika gauza gehitu daitezke kale eta errepideetaz gain. Horietako bat autobus-ruta edota autobus-bideak dira.
Bide hauek ez dira zerotik marrazten, izan ere, existitzen diren errepide eta autobus-geltokiak erabiltzen dira, hauek erlazio batean gehituz.
Ondorengo bideoan autobus-bide bat gehituko dugu:
Erlazio horri ondorengo etiketak gehitu behar zaizkio (lehen biak derrigorrezkoak, gainerakoak kasuan kasukoak jarri behar):
- type = route
- route = bus
- operator = (adibidez, Euskotren, Bizkaibus, Dbus, …)
- name = (adib. Eibar-Arrate, …)
- network = (local, regional, … – hau da, autobus-zerbitzu horren alkantzu geografikoa).
Ondorengo wiki honetan informazio gehiago daukazue etiketa hauek direla eta.
Eta hau guztia nola ikusten den? Begira bideoan ikusi dugun Eibar-Arrate ibilbidea edota Donostian gehitutako autobus-bide hau hemen behean:
Eta … gero zer? Ba gehitu ditugun autobus-bide horiek renderizazio berezi batean ikusi ahal izango ditugu, hala nola mapa honetan.
Tags: OpenStreetMap

Operadoreen webgunetan lizentziak begiratzen hasi behar gaur arratsaldean… ea zorterik dugun!
-Donostiako autobusetako webguneko datuak ezin dira erabili.
“La reproducción, copia, distribución, transformación, puesta a disposición del público, y cualquier otra actividad que se pueda realizar con la información contenida en el website, así como con su diseño y la selección y forma de presentación de los materiales incluidos en el mismo cualquiera que fuera su finalidad y el medio utilizado para ello, sin la autorización expresa de la COMPAÑÍA DEL TRANVÍA DE SAN SEBASTIÁN, S.A.U. quedan prohibidos.”
(http://www.dbus.es/eu/condiciones-uso)
-Lurraldebusenak ere ez.
“Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Lurraldebus S.L.enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.”
-Bizkaibusenak baietz uste dut. Baina azkenengo esaldiak ez dauka itxura onik (“jatorrizko testuingurua” esaten duen zatiak).
“Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere; baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.”
(http://www.bizkaia.net/home2/Info/legal.asp)
Besterik?
Lan bikaina PabLOL!
Sustatun argitaratu dute zuk aipatutakoa eta Dani Reguera lankideak bere blogean jarritakoa