Ostiralean Alegian elkartu ginen OSM inguruan aritzeko Txarli eta Iñigoren eskutik.
Urtero antolatzen dituzte Txintxarrisferaren barruan ekitaldi ezberdinak eta aurten Ardiki Mapping Party-a izan dugu. Ez da gutxi Alegia bezelako herrialdean hamar bat lagun elkartzea, aupa Alegi!
Openstreetmap zer den, zertarako eta nola egin, hauek izan ziren pausoak. Inon ez bezala aurkezpena, txalaparta musikarekin egin genuen. Gaizki ez.
Aurkezpenean Walking-papers-etaz aritu ginen eta baita paperak banatu ere. Bizpahiru GPS tresna ere bildu genituen, eta jarraian herria mapeatzera joan ginan. Bertan elkartutakoak ezagutzeko grina zeukaten, eta galdera barra-barra eta intentzioz jantziak izan ziren.
Datuak bildu eta guztiok wifia zuen tabernara joan ginen eta bertan garagardo artean Alegia mapeatzen jardun genuen. Interes handiko mutilak iruditu zitzaizkidan eta ustez indarrean arituko direnak OSM jorratzen.
“Party”-a ondo bukatzeko Ardiki afaria izan zen Ugarten, eta hona hemen bertako argazkiak, hitzik gabe: Hori duk sakea mutilak!
Hemen aurretik…:
eta ondoren nola dioan Alegiako herria eta inguruneak:
Azken detaile gisa, Iñigok egin zigun iradokizuna martxan jarriko dugu ( “Nola demontre” ), bertan OSM nola editatu eta ze trikimailu dauden argituko ditugu.
Bejon deizuela Alegiko gazteok eta jarraitu horrela!
Tags: Alegia, Mapa-jaia, OpenStreetMap




Eskerrikasko Dani ta Mikel. Dena primeran jun zen, asko ikasi degu ta orain lana egitea tokatzen zaigu…
Txalaparta, ardiki mapping party aparta!

Ondo bizi!
eskerrik asko mikel eta dani, txintxarrisferako ardiki mapping party-an parte hartzeagatik.
ea OSM edo dena delakoarekin (lekuan lekukoa eta garaian garaikoa) inguruak mapatzen jarraitzen dugun.
*** mondejuk earrak zeudeken ***
Asko ikasi genin.
Alegiko mapaz gain, inguruko mapa ere begiratu zak (Altzo azpi), lan earrak eman dizkik!
Hau adiktiboa dek!