Photo mapping, edota argazki-mapeoa, GPS bat eta argazkiak erabiliz inguru bat mapeatzea da. Luistxok bulegoko Android telefonoa hartu zuen probak egiteko, ondorengo gida prestatuz.
Gure artean dauzkagun Android telefonoek bi erreminta hauek dauzkate, GPS-a eta argazki kamera; biak batera erabiliz OpenStreetMap editatu dezakegu.
Bi gauza egin behar ditugu gure telefonoarekin, batetik GPS erabili egiten dugun bidea grabatzeko (adibidez MyTracks aplikazioa erabiliz), eta bestetik argazkiak atera.
Ondoren jarraitu beharreko pausuak hauek dira:
1. Deskargatu zure ordenagailura egindako bidearen GPX fitxategia eta atera dituzun argazkiak (txukuna izan eta erabili karpetak fitxategiak antolatzeko
).
2. Abiarazi JOSM eta ireki GPX fitxategia.
3. Aukeratu GPX-a geruzen (Layers) panelean, eta eskumako botoiarekin klik eginaz markatu “Import Images” (argazkiak inportatu); ondoren, aukeratu inportatu nahi dituzun argazkiak.
4. Argazkiak bata bestearen gainean pilatuta ikusiko dituzu, baina lasai, konpodu daiteke.
5. Aukeratu “Geolocated images” geruza eta egin klik eskumako botoian “Sync Time” markatuz.
6. Aukeratu edozein argazki eta eman +0 sinkronizazio balio gisa.
Sakatu OK botoian eta argazki guztiak bere lekuan ikusiko dituzu.
Bihar Irungo mapa-jaira etor zaitez eta zuzenean ikusi ahal izango duzu nola egiten den hauxe.
Hona hemen bideoa bat nola egin ikusteko:
Tags: OpenStreetMap, Photo mapping
Bikain Luistxo!
Zuk esan bezala, kale izenak, errepide kodeak, postontziak eta abar kokatzeko modu ezin hobea!
Aupa !!
tontakeri bat izango da baina, …, gero nola ikus ditzakezu argazki horiek openstreetmap webgunetik ?
Adibidean erabili duzuen mapara joan naiz (http://www.openstreetmap.org/?lat=43.046862334013&lon=-2.19651192426682&zoom=18) eta ez ditut argazkiak ikusten ….
Aupa Peio,
argazki horiek norberaren ordenagailuan daude eta JOSM editorean ikusten dira, baina ez dira OpenStreetMapeko zerbitzarira igotzen.
Amigo !!!!
Ez det hasieratik ondo ulertu post hau. Pentsatu det argazkiak gero nolabait maparekin lotzen zirela, baina ikusten dudanez, honen helburua ez dela hori, baizik eta kale izenak gogoan izan beharrean argazkietan jasotzea.
Ba al dago aukerarik kaletik pasiatzen ibili zeranean ateratako argazkiak OSMera atxikitzeko ?
Aupa Peio,
OpenStreetMap-en bertan ez, baina badago proiektu bat OSM darabilena http://www.openstreetphoto.org/ (Panoramio eta Street View-ren arteko zerbait)