OSM Alba leku-izenak Eskoziako gaeleraz erakusten dituen mapa bat da. Datuak OpenStreetMap-eko zerbitzaritik bertatik ateratzen ditu, gaelerazko izenak dauden lekuan hauek lehenesten. Beheko irudi honetan ikus daitekeen moduan, Glasgow, Edinburgh edota Stirling beraien Gaelerazko bertsioan agertzen dira.
Nola egin daiteke hau? Datuak OSMra igotzen ditugunean name:gd etiketa gehitu behar dugu (eta balio moduan gaelerazko izena).
Euskal Mapa ekimenaren helburua da euskarazko leku-izenen mapa bat egin eta erakustea, OSM Albak egiten duen moduan. Euskal Herriko lekuetaz gain, mundu osoko lekuen euskarazko izenak erakutsiz name:eu etiketari esker.
Adibide bat:
- name = United States of America
- name:eu = Ameriketako Estatu Batuak
- Horrela, euskarazko OpenStreetMap-en bertsioan Ameriketako Estatu Batuak izena ikusiko dugu jatorrizko USA-ren ordez.
- Berdina gertatuko da Iruñea, Hendaia edota Madrilekin.
Tags: OpenStreetMap, OSM Alba
