Aurreko larunbatean Irungo mapa-jaia ospatu genuen. Ez ginen pertsona gehiegi ere gerturatu, baina Euskal Herrian dabiltzan bi mapazale aktiboenetakoak etorri ziren, Ketari eta Beñat Irasuegi (Irati alabarekin, ziurrenik OSMn dagoen mapera gazteena).
Hona hemen lehen nola zegoen Irungo mapa:
Eta gure lanaren ostean nola geratu den:
Begiratu OpenStreetMap-en bertan nola geratu den Irun mapeatuta.
OSMri buruz gehiago ikasi nahi? Zatoz Zornotzako mapa-jaira.
Tags: Mapa-jaia, mapping party, OpenStreetMap



Oso aktibitate adiktiboa, asko gustatu zitziadan zu eta Beñat ezagutzea. Jarraituko dut solasaldian, JOSM pixka-pixkanaka nagusitzen.