Gehienok jakingo duzuen moduan Donostian saihesbide berria ireki dute, Aritzetatik Errenteria artekoa. Errepide hau erakutsi zuen lehen mapa-sistema OpenStreetMap izan zen, hainbat erabiltzaile aktiboren lanari esker. Behean OSM eta Google Maps-en arteko konparaketa Errenteria-Astigarraga inguruan.
Bestalde, ireki-berri duten saihesbideak hainbat aldaketa eragin ditu Gipuzkoako errepide-sarean, bereziki errepide kodeketan. Hona hemen aldaketen zerrenda:
Irundik Maltzagarainokoa izenez aldatu da AP-1/AP-8 bihurtu delarik.
Maltzagatik – Arabako mugara AP-1 soilik
Maltzagatik – Bizkaiko mugara AP-8 soilik
Donostiako bigarren saihesbidea AP-1/AP-8n dago integratuta
Lehengo Donostiako saihesbidea, Aritzetako lotunetik Errenteriaraino GI-20 bihurtu da.
Lasartetik Aritzetara (GI-20rako) lotunea GI-11 bihurtu da
Errekaldeko biribilgunetik, Donostiako saihesbiderakoa (GI-20ra) AƱorgatik zehar, GI-21 bihurtu da.
N-I Etxegaratetik Lasarteraino da, hortxe bukatzen da.
Errenteriatik Frantziako mugara, lehen N-I zena orain GI-636 bihurtu da.
Lasartetik Lartzabalerainoko (GI-636 errepidera) tartea GI-2132 bihurtu da, errepide honen lehenengo zatia (Lasartetik Errekaldeko biribilgunera) lehen N-Iaren ibilbidean zegoen.
N-634 errepidea Lasarten hasten da eta Eibarren, Bizkaiko mugan, bukatu.
Lehenago ere aipatu dugu OpenStreetMap-ek aukera polita ematen diela hizkuntza txikiei beren munduko mapa propioa edukitzeko, horra hor OsmAlba edota EuskalMapa bera. Gaurkoan gaelera edo irlanderaz dagoen mapa erakutsiko dizuegu: OpenStreetMap as Gaeilge.
Badakizue, Irlandara bazoazte eta bertako berezko hizkuntzaren mapa osatzen laguntzea nahi baduzue erabili name:ga etiketa.
Mikel Maron OSMn adituak artikulu interesgarria atera du bere blogean. Bertan, munduko hainbat herrialdetan OSMko mapa eratzeko jarraitu diren pausuak zehazten ditu, baita izan duten ondorioa ere.
Maronen ustez, etorkizunean kalitatezko mapa bat izateko bidea komunitate inplikatu batean dago. Euskal Herrian horixe ikusten ari gara, mapa osatu eta eguneratuenak lekuan lekuko erabiltzaileei esker dauzkagula.
Aurreko larunbatean Amurrion izan ginen Gari, Asier Etxebeste eta hirurok. Bertako lagun batzuekin batera Amurrio mapan jarri genuen. Hona hemen aldaketaren irudiak:
Baina arrakasta faktorea eguneraketan dago, etengabeko aldaketa txikietan. Eta horretarako, zer hoberik komunitate zabal eta inplikatua baino. Jakin badakigu gure hitzaldi edo tailerretara datozenetatik portzentaje txikia geratzen dela proiektuan lanean. Hala ere, bakan horiek nahikoa izan daitezke Euskal Herriko mapa euskaldun eta eguneratua izateko. Horretan jarraituko dugu. Eta horretan gabiltza; herenegun hitzaldia eman genien Uni Eibar-Ermuako ikasleei eta gaur Ermuko datuak jasotzera aterako gara. Talde osotik pertsona bakarra erakartzen badugu ere, pozik egongo gara. Pausuz pausu, mundu osoa mapan.
Badira hainbat aste Eusko Jaurlaritzak bere datu geografikoak askatu zituela, tartean WMS-a. Orain artean ez gara larregi ausartu berau erabiltzera, batez ere hainbat metro mugituta agertzen delako. Baina Asier Sarasuak posta-zerrendan argitu digu nola konpondu daitekeen.
Orain zenbait aste B5M-tik inportazioak egiten jardun genuen hainbat erabiltzailek. Oso normala ez bada ere, litekeena da zerbitzariko nodoak bikoiztea.
Nola? B5M-k atariak bateratu egiten ditu zenbait kasutan. Irudian Donostiako Kale Nagusia eta Portu kalea ikus ditzakegu. Atariak bata bestearen gainean agertzen ziren. OSMrentzako bikoiztutako nodoak dira horiek.
Beste aukera bat. Lezoko atariak OSMko zerbitzarira igotzen nenbilela interneteko konexioak huts egin zuen. Datuak OSMra igo ote ziren ziurtatu gabe, berriz igo nituen. Emaitza: atari guztiak bikoiztuta zeuden.
OSMn dauden bikoiztutako nodoak ikusteko sartu webgune honetan. Beheko irudian Korsikan bikoiztuta dauden nodoak ikus ditzakegu, nodo bakoitzaren gainean gurutze gorri batekin.
Hego Euskal Herrian ez dago bikoiztutako nodo larregi, Iparraldean bai.
Bikoiztutako nodoen auzia kontuan izan beharreko zerbait da OSMra inportazio handiak egitea nahi dugunean. Lehenago zer dagoen begiratu behar dugu, igo behar dugunarekin alderatu eta garbiketa lanak egin.
Demagun puntu, lerro edota segmentu baten historia ikusi nahi dugula, hau da, lehenagoko bertsioetatik zein aldaketa egon den edota zein erabiltzailek egin zituen.
Hamabost bat lagun gerturatu ziren pasa den ostiralean Tagzaniaren bulegora. Giro polita izan genuen eta guztiei eskertu nahi dizuegu gurera etorri izana. Oso balorazio ona egiten dugu, bereziki, geroz eta interes gehiago dagoelako gure inguruan OpenStreetMap dela eta.
Ikastaroaren hasieran aurreko urteko kronika eta 2010. honetarako desioak eskatu genituen. Argi daukagu desio nagusia maparen kalitatea hobetzea dela, eta horretarako mapazale gehiago erakarri behar ditugu proiektura eta datu publikoak erabil ahal izan behar dugu. Pixkanaka komunitate sendo bat eratzen ari gara, horixe da mapa on bat izateko lehen pausua.
Hona hemen grabatu genituen hainbat irudirekin egindako bideoa:
Eskerrak eman nahi dizkiegu Josu Mendicute, Asier Sarasua eta Urtzi Azkueri errealizazio, grabaketa eta musikagatik, hurrenez hurren.
Posta-zerrendan izena ematean Google-eko kontu bat eskatuko dizu, ez badaukazu, kudeatzaile batek zuzenean harpidetu behar zaitu. Hori bada zure kasua, bidali mezu bat helbide honetara: mlizarralde (a bildua) tagzania.com (Mikelen eposta helbidea).